top of page

AINTZIN AROA

Egiptoko musika

 Egipto, batez ere, arkitektura-lan handiei esker da ezaguna, baina bertako biztanleek aisialdiko zati handi bat ere dantzatzen eta abesten igarotzen zuten, instrumenturen bat lagun zutela. Musika beti egoten zen presente tenpluetako zeremonia erlijiosoetan, faraoiaren gortearen festetan eta baita ere herri xehearen ekitaldietan.
 Egiptoarrek musika ahoz aho transmititzen zuten, eta, hori dela eta, ez dakigu zehazki Egiptoko musika nolakoa zen.
 Erritual erlijiosoetan jainkoengana heltzeko instrumentu indartsuena ahotsa zela uste zuten egiptoarrek. Apaizek, emakumezkoek zein gizonezkoek, jainkoak antzezten zituztenean, ereserkiak eta kantuak abesten zituzten haien ohorez. Garai hartako margoek argitzen dute abeslariak oso garrantzitsuak izan zirela. Abeslariek eurek markatzen zieten sarrera eta erritmoa instrumentistei. Kantariek instrumentuen laguntza izaten zuten gehienetan, eta Egipto Zaharrean harpa izan zen musika-tresna garrantzitsuena.
 Ahotsa instrumentu indartsuena izan zen arren, musika instrumentuak ere erabiltzen zituzten:
 Inperio Zaharrean, arku itxurako harpa handiak, sei edo zortzi harikoak, arrakasta handia izan zuen. Inperio Ertainean, berriz, harpa apainduraz bete zuten, eta, batzuetan, faraoiaren burua agertzen zen, heldulekuan zizelkatua. Inperio Berrian, azkenik, harpa zabaldu egin zuten, eta 18 hariko tresna gisa nagusitu zen. Lirak, harizko beste instrumentu batek, ere arrakasta handia lortu zuen piramideen herrian.

Erromako musika

ERROMA: erromatar musika greziarrenean oinarritzen zen. Erroma ez zuen gehiegi eman greziar musikari, nahiz eta beraien lurraldeak konkistatu, greziar kultura beti izan da garrantzitsuagoa. Hau da erromatarrek greziar musika beraien izaerara egokitu zuten. Dirudienez estatua edo erromatar liderrak ez zeuden ados musika baloratzean, batzuek gaitzetsi egiten zuten eta gutxi eta moderazioz jo behar zela.
Paper garrantzitsuak jokatu zuen erromatarren ekitaldi frankoetan, armadan esaterako. Arlo horretan aginduak emateko edo zeremonietan erabiltzen zen. Ekitaldi erlijiosoek ere musika zuten lagun erritoak burutzerakoan.

 Ia instrumentu guztiak greziar kulturatik zetozen. Baina, trompeta zuzena nabarmendu ziren gehien bat, metala primeran ezagutzen baitzuten. Organo mota zahar bat erabiltzen zuten zirkoan jotzen zen hauspo mota baten erzginez.  Kordajko instrumentuak Greziatik edo Ekialde Hurbiletik zetozen (harpak, lauteak eta zitara)

 

Greziako musika

GREZIA: musika hitza musike (musa) hitz grekotik dator. Izan ere musikak gaur egun musikatzat duguna grezin du jatorria.

Antzinako kultura grekoa oso ongi kokatuta zegoen. Alde batetik, Egeo itsasoak bustitzen zuen, eta bestetik Mediterraneoak. Beraz, inguruko herritarrentzako pasabidea zenez, bisitarien aztarna kulturalak nabariak dira bertan. Hori dela eta, oso aurreratuta zeuden antzinako zibilizazioen (Mesopotamia, Egipto) eragina izan zuen Greziako musikak. Kultura handi horien musika erlijiosoak eta instrumentuek arrasto nabaria utzi zuten zibilizazio heleniarraren musikan. Aro Klasikoko grekoek edertasuna lortu nahi zuten arte guztietan, eta musika dantzarekin, antzerkiarekin eta poesiarekin nahastu zuten. Apolo musikaren jainkoa zen eta Dionisio, haren anaia, dantzarena eta antzerkiarena. Hala ere, Grezian naturaz gaindikoa alde batera utzi eta giza arrazoiari garrantzi handiagoa eman ziotenean, musika filosofiarekin erlazionatu zuten. Garaiko filosofo handiek musikaren balio informatzailea azpimarratu zuten. Pitagorasek musika arimarentzat sendagai zela esaten zuen eta Aristotelesek emozioaren katarsira heltzeko erabiltzen zuen. Bestalde, musika grekoaren erritmoa hizkuntzari erabat lotuta zegoen. Abestietan, musikak testuaren erritmoa errepikatzen zuen.

 Instrumentu greko ohikoenak kithara eta aulosa ziren.

-aulosa: oboearen antzeko instrumentua zen asaldura lortzeko erabiltzen zen.
-kithara: lira mota bat zen entzuleengan lasaitasuna eta inspirazioa lortzeko erabiltzen zen. Danborra, zinbalak, sistroa eta kriskitinak besteak beste antzinaroko Grezian perkusiosko tresnarik erabilenak izan ziren. 

Mesopotamiako musika

 

Mesopotamiako musika adierazpen historiografiko bat da, mesopotamiako aintzinako zibilizazioen musikaren historioari buruz erreferitzeko.

Tigris eta eufrates ibaien arteko zonaldea neolitikotik aberastasun eta kultura handiko lurraldea izan zen.

Han egon ziren zibilizazio bakoitzak beraien kultura eta musika utzi zuten.

k.a 4000. urtean sumerarioak ezarri ziren, gero acadioak,persak... babilonian k.a 331. urtean Alejandro Magno ezarri zen arte.

Mesopotamia zibilizazio askotan eragina izan zuen.

Mesopotamiako musika, batez ere bere instrumentuak lurralde hauetan aurkitu ahal dira.

Dokumentu literarioak eta instrumentuen erreprodukzio artistikoak herri hauen musika eta instrumentuen buruzko informazioa jakitea aukera eman digute, baita ere intrumentuen aurkikuntza arkeologikoak. Babiloniar musika dukumentuak aurkitu dira.

bottom of page