top of page

BARROKOA

Barrokoa XVII‐XVIII. mendeetan eman zen. Garai honetan katolikoak eta protestanteak banatu 

ondoren sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek eragindako egoera ekonomiko txarrak 

aro honetako gizarte‐egoera okertu zuten. Guzti horrek musikan ere aldaketa garrantzitsuak 

eragin zituen eta garaiko monarkia absolutistek musika herriaren aurrean beraien handitasuna 

adierazteko erabiltzen zuten. Horrez gain, Kontraerregormako elizgizonak musika ideiak 

indartzeko eta kristauengan eraginemmozionala izateko tresna garrantzitsua zela ohartu ziren.

Musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen eta leku pribatuetan entzutetik era publikoan antzoki 

handietan entzutera pasatu zen.

Barrokoan, opera zen ahots‐musika profano gorena eta kantatak nahiz zarzuelak ere 

aipagarriak ziren. Genero musikal honetako izarrik handienak castratoak izan ziren.

Barrokoaren ezaugarriak:

‐Garaiko musikak kutsu dramatikoa eta emozionala zuen.

‐Barrokoko musika instumentalaren forma nagusiak suitea, sonata eta concertoa izan ziren.

‐Aro honetako musika‐tresnarik ezagunenak harizkoak ziren, biolinen familiakoak.

‐Errenazimenduko instrumentu asko alde batera utzi zituzten, baina tronpeta, tronboia, flauta, 

organoa, arpa eta klabizenbaloa, indartu ez ezik, hobetu ere egin zituzten.

‐Espainian Zarzuela eta Tonadillak sortu ziren.

Garai horretako musikari garratzitsuneak, besteak beste, Johann Sebastian Bach, George 

Friederich Händel, eta Antonio Vivaldi izan ziren.

bottom of page